Denda online

Saiakera lana, 6

Larraul, historia baten hasiera.

150 orrialde.
Esku artean duzunari Larraul, historia baten hasiera izenburua eman nahi izan diogu berariaz.
Egileak, eskura izan dituen agirien argitara, gaur egungo Larraul herria osatu zuen etnos edo gizatalde aitzindaria nola bildu eta finkatu zen jakitera ematen ahalegindu da, artzaintza jarduerak eta artzaingoak horretan izan zuten pisua, eta herriak apurka-apurka beretzat behar zuen gutxieneko egitura nola antolatu zuen: San Esteban eliza, Iibeltz burdinola eta Txuringadi errotaren eraikuntza.
.
.
Horretarako, XVI mendetik XVIII mendera bitarteko aldia aztertu du eta herriari zerbitzu orokorra ematea eginkizun zuten eraikin horiek ardatz harturik Larraulgo herriaren aldi horretako historia taxutzeko hari-mataza askatzen ahalegindu da.
Larraulgo udaletxearen suteetako ilinti batzuk eta hainbat eranskin dira egileak irakurlearen esku jarri dituenak, gainera, horiei esker Larraulgo historian erruz sakontzeko aukera izango dugu.


Prezioa BEZarik gabe: 15.00 € - Prezioa BEZarekin (16%): 17.7 €

kopurua

Itzuli

Zure saskia

saskia hutsik

Manuel Larramendi Kultur Bazkuna


Zizurkil

Andoain

Urnieta