Herriak >>


Zizurkil

'Fraisoroko amak, Fraisoroko haurrak' liburuaren aurkezpena

Fraisoroko amak, Fraisoroko haurrak

García Magriñá, Eva. 2011


Hunkituko zaituen ikerlan baten aurrean zaude, irakurle. Hunkitu eta ziurrenik Fraisoroko etxe handiari buruz eduki duzun hainbat aurreiritzi apurtuko dizuna.

Sasiko haurren arazoa, gauaren babespean ate baten aurrean, tornu baten barruan edo bide eta erreka bazterretan utzitako umeena, gure gizarteak izan duen zoritxarrik hits eta makurrenetakoa duzu, mende askotan heriotzera edo bazterkeriara milaka haur kondenatu dituena gizarte guztietan, baita Gipuzkoan ere.

Fraisorok bazuen askorentzat bere misterioa, gizarteak hipokresia erabatekoz estali nahi zituen errealitate desegoki eta ezerosoen gaineko morboa, nork beretzat inolaz ere nahi ez zukeen patu eta zoritxarraren arragoa izatea.

Eva Garcíak ekinaren ekinez ikertu du bere xehetasun guztietan Fraisoroko etxearen sorrera eta bilakaera XX. mendean, eta esku artean duzu ikerlan horrek agerian jarri duen emaitza...

Manuel Larramendi Kultur Bazkuna


Zizurkil

Andoain

Urnieta