Herriak >>


Urnieta

Iñistor jaia 2011. Irailak 29, osteguna

iñistor eguna 2011

12:30 V. Maldan-gorako Iñistorra Toka Txapelketa, San Juan plazan.
14:30 Herri bazkaria. Bazkarirako txartelak aurrez erostea ezinbestekoa da.
16:30 Bertsolariak: Uxue Alberdi, Ane Labaka, Maialen Lujanbio, Alaia Martin.
Gai jartzailea: Amaia Agirre.
17:30 “Urnietar Prestu” izendapena. Baserritar emakumeei omenaldia. Saria jasoko dute: Angela Garmendia (Aierdi baserria), Lurdes Arozena (Lekuna baserria), Maixabel Setien (Gurutzeta baserria) eta Pili Intxausti (Errotaburu baserria). Roxa Elosegi eta Gentzane Unanueren parte hartzearekin.
18:00 Kantu Kantari. Eskusoinua: Julian Cobzaru eta Fermin Zinkunegi. Kantariak: Urnietako herritarrak.
19:00 I. Maria Arizmendi Umorezko Bakarrizketa emanaldia: Ruth Guimerá, Ione Gorostarzu, Garbiñe Astiazaran eta Olatz Etxeberria. Aurkezleak: Gentzane Belaustegigoitia eta Joxeba Lizeaga.
20:00 III. Maria Arizmendi Irrintzi Lehiaketa.


Non: Jakutegi plaza

Ordua: Egun osoan zehar

Antolatzailea: Iñistorra

Protagonista nagusia


Iñistorra elkarteak egun osoko jaia antolatu du San Migel egunean; euskaltzaleen jaia izango da bide batez. Egitarau oparoa iragarri dute, guztien gainetik protagonista nagusiarekin: emakumea.

16:30. Bertsolariak.

17:30. 'Urnietar prestu' omenaldia. Pili Intxausti, Angela Garmendia, Maixabel Setien eta Lurdes Arozena. Urnietako lau auzoetako emakume baserritarrak


19:00. Umorezko bakarrizketa saioak.

Jakutegi plaza, euskaltzaleen bilgunea

Laugarren urtez, Urnietako Iñistorra Euskaltzaleen Biltzarrak Urnietar Prestu ohorezko izendapena egingo du irailaren 29an Jakutegi plazan, herri bazkaria eta bertsolarien emanaldiaren ondoren, arratsaldeko 17:30ak aldera. Omenaldi hau, "Urnieta edo urnietarren alde, euskararen, kulturaren, kirolaren, gizarte ongizatearen edo, oro har, herriko jardunaren alorretan eskuzabaltasunez, elkartasunagatik edo herri onura eraginez egindako lan sarigarri apartak eskertu eta saritzeko xedez" egin zen. Aurten, emakume baserritarrak izendatu dituzte. Urnietako lau auzoetako baserritar bana omenduz, Lurdes Arozena, Ergoien auzokoa; Angela Garmendia, Goiburu auzokoa; Pili Intxausti, Lategi auzokoa eta Maixabel Setien, Oztaran auzokoa, izango dira protagonista nagusiak. Aurreko hiru ediziotan, Martxeli Gorriti, Praixku Belauntzaran eta Juantxo Gorostidi izan ziren saria jaso zuten urnietar prestuak.

Lau omenduen artean adinez jasoena denari, Angela Garmendiari, herriko armarria eskuz brodatuta duen bizkarzapi ederra jarriko zaio omenaldi ekitaldian. Eta lau omenduek merezimenduak aipatzen dituen diploma bana jasoko dute. Sariak jaso aurretik Joxeba Lizeaga Iñistorra elkarteko kideak omenduen merezimenduak aipatuko dizkie han bildutakoei. Eta ekitaldia amaitzeko, omenduek hitz batzuk zuzentzeko aukera izango dute.

Omenaldi ekimen honekin, emakume nekazari eta abeltzainak mendeetan zehar, belaunaldiz belaunaldi egin duten lan izugarria saritu eta bistaratu nahi dute Iñistorrakoek. "Errekonozimendurik jasotzera ohituta ez dagoen kolektiboa da emakume baserritarrena" aipatu dute antolatzaileek, "baina ez meritu faltagatik, baserritarraren lana gogorra bada, are gogorrago emakume baserritarrarena, aldi berean, etxekoandre lanak, seme-alabak hazi eta hezi, baserriko hainbat lan egin, esnea eta barazkien salmentaz arduratu izan baitira. Esan genezake, hanka sartzeko beldur handirik gabe, baserriko motorra izan direla. Gainera, euskararen trasmisioan ezinbesteko pieza izan dira, beraiei esker baserriak eutsi dio euskarari garairik zailenetan" aipatu dute.

Baserria, orain arte ezagutu den moduan, behintzat, desagertze bidean den honetan, besteak beste, lan gogorra delako eta ekonomikoki bideragarria ez delako, Iñistorra Biltzarrak, omenaldi honekin beraien ibilbide luze bezain oparoa eskertuko du. Horrela, Angela Garmendia, Lurdes Arozena, Maixabel Setien eta Pili Intxaustik ongi merezitako omenaldia jasoko dute Iñistorraren eta V. Iñistor jaian parte hartzen duten urnietarrengandik.

Herri bazkarirako txartelak salgai


Helduentzako menua

Unean bertan egindako paella, zekor biribilkia barazki eta patata purearekin, esnegainezko ijito besoa, kafea
eta kopa. 25 euro

Umeentzako menua

Makarroiak tomatea eta urdaiazpikoarekin, eskalopea txip patatekin eta sandwitx izozkia. 16 euro


Txartelak salgai: Kantoi, Lekaio, Iñistorra.

Manuel Larramendi Kultur Bazkuna


Zizurkil

Andoain

Urnieta