Herriak >>


Andoain

ANDOAINGO GUDUA 1837

LAGUN IEZAGUZU LOGOA AUKERATZEN!!

Andoaingo Gudua ekimeneko antolatzaileek izendaturiko epaimahaiak Iñaki Gozalori (Wentxi) saria eman zion Andoaingo Gudua, 1837 ekimenaren logoa egiteko. Azkenik bost proposamen aurkeztu ditu eta horien artean bat lehenetsi behar dugu...

Lagunduko al diguzu? Hautatu gogokoen, gustukoen gertatzen zaizuna, kontuan izanaz erabilpen ugari eman nahi zaiola eta, alde horretatik, ekimena erraz irudikatzen duena izateaz gain erabilera ezberdinetan bere ezaugarririk galduko ez duena behar duela izan.

Zer demontre da Andoaingo gudua 1837?

1837. urteko irailaren 14an, lehenengo gerra karlista bete-betean zela, Andoainen gudu ankerra izan zen gudaroste karlista eta liberalen artean, 600 hildako inguru utzi zituena Andoaingo kaleetan eta inguruetan. Egun hartakoa gudaroste karlistak irabazi zuen, eta liberalen aldean izan ziren hildako gehienak, batzuk oso modu ankerrean hildakoak Andoainera bidean baserri ugari erretzen ibiliak zirelako. Gudaroste liberalean, Brigada britainiarra edo ingelesa deiturikoa zegoen, ingelesek, irlandarrek, eskoziarrek eta baita poloniarrek ere osaturikoa. Hildako gehienak irlandarrak eta eskoziarrak izan ziren...

Andoaingo hainbat elkarte eta talde gudu hura ahanzturarik atera eta gure oroimen historikoan finkatuko duen ekimena (antzezpena, erakustaldia) antolatu nahian dabil. Ekimen hori irudikatzeko behar dugu logotipoa.

Zein da gehien gustatzen zaizun logotipoa?

Lehenengoa Bigarrena Hirugarrena Laugarrena Bostgarrena



Inkestaren emaitzak ikusi

Mila esker laguntzeagatik

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

Santa Ageda 2011


Noiztik antolatzen dugu?

1994. urtean antolatu zuen aurrenekoz Larramendi Bazkunak Santa Ageda bezperako erronda, urte luzez tradizio zahar hori etenik egon ondoren Andoainen. Zehatzago esateko, urtero eskola ezberdinetako Santa Ageda errondak ikusten genituen arratsaldez Andoaingo kaleetan barrena –batik bat Larramendi Ikastolarena eta La Salle-Berrrozpe Ikastetxekoa–, baina ez helduen errondak, hamarkada batzuk atzera egin behar baitzen azkenekoa gogoratzeko.

Eta Santa Ageda bezperako errondak Euskal Herriko tradizio oso zaharra izanik, kopla zaharrak berreskuratuz Andoaingo kalera herri giroa itzul zedin ahalgindu nahi genuen. Horretarako, Larramendi Bazkunak gonbidapena luzatu zion herriko beste hainbat talde eta elkarteri, baita askok erantzun ere, eta geroztik urtero-urtero, hutsik egin gabe, 100 lagun inguru elkartzen gara Santa Ageda bezperan kopla kantari ibiltzeko Andoaingo kaleetan barrena. Larramendi Bazkuneko kideez gain, besteak beste: La Salle Berrozpe Ikastetxeko eta Aita Larramendi Ikastolako irakasle eta gurasoak, Alberto Agirre Abesbatzako kideak, Susana Cencillo akordeoi-jotzailea… Guztiak Ramon Berazaren zuzendaritzapean.

Arratsaldeko seiak aldera irten ohi da erronda Larramendi Bazkunaren Dr. Huizi kaleko egoitza paretik, behin ikurrina mastan jarrita, eta bi ordu eta erdiz ibili ohi dira kaleetan barrena. Bederatziak aldera, errondari amaiera ematen diote Ontza elkartean antolatu ohi den afari batean, Erkizia arreba-anaiak atonduta eta elkarteko beste kide batzuen laguntzaz.

Errondak bi entseiu egin ohi ditu erronda eguna iritsi aurretik, kantak prestatzeko. Garbiñe Agirre da erronda antolatzeaz arduratzen den bazkidea.

Otso beltza ere bai

Baina Santa Ageda bezperako erronda Agate deunari kantu egiteko baliatzeaz gain, Larramendi Bazkunekoek Gipuzkoako Beterrin eta Nafarroako Ipar-mendebaldean garai batean aski ezaguna zen bese kanta zahar bat abesteko baliatzen dute: Otso beltzaren kanta, hain zuzen ere. Kanta hori Bixente Olano zenaren ekimenez eman genuen ezagutzera duela hamabost bat urte, baita Lekukotzak gure bildumaren lehenengo zenbaki gisa biorriko batean argitara eman ere –ikus Lekukotzak–, eta, geroztik, urtero-urtero Santa Agedari eskainirikoekin batera kantatu ohi dugu.

Zein da tradizioaren jatorria?

Albisteak


Martxan da datorren urteko Beterriko Liburua Saria

1998 urtean hasi ginen Santa Agedako erronda kalez kale egiten. +Gehiago irakurri



Larraulgo historia liburua agortu da

1998 urtean hasi ginen Santa Agedako erronda kalez kale egiten. +Gehiago irakurri

Manuel Larramendi Kultur Bazkuna


Zizurkil

Andoain

Urnieta