Herriak >>


Amasa-Villabona

Lumane

Lumane izeneko argitalpenaz MLKBak Amasa eta Villabonako iragan hurbilaren berri eman nahi izan zien amasar eta villabonatarrei. Oso kontuan izan behar dugu XX. mendean zehar gure gizartea eta gure herriak inoiz ez bezalako abiadan aldatu zirela, bai ohiko bizitza eta lana egiteko garaian teknologiak aurrerapauso ikaragarriak izan zituelako bai, neurri batean horren eraginez, pentsamendu garaikideak aurreko mendeetakoarekiko haustura eta aurrerabide ikaragarria ekarri zuelako. Kontua da, azken finean, ezinbestekotzat jotzen genuela iraultza etnografiko horrek ekar zezakeenaren aurrean iraganeko aztarna ezagutzea aldaketa garai hori hala aurretik nola ondorenean ere ongi ezagutu dutenengandik lehen eskuko informazioa jasoz.

Gure saio horrek bazuen aurrekaririk: izan ere, beste horrenbeste egin genuen Andoainen 1998-2000 urte bitartean Atzoko Andoain eta andoaindarrak izenburuko argitalpenarekin.

Lumane hilean behin argitaratuz, hiru helburu bete nahi genituen:

  • batetik, esan bezala, hainbesterainoko aldaketa ekarri zuen XX. mendearen lehen hamarkadetako lekukotza bildu nahi genuen protagonista izan ziren herritarren ahotik; konta zezatela garai hartan haur eta nerabe zirenak nola bizi ziren bere haurtzaro eta nerabezaroan.
  • Bigarrenik, ikerlarientzat lehen eskuko lekukotasun horiek utzi nahi genituen, biharko etnografiak eta historiografiak izan zezaten iturririk garaian garaiko zuzeneko lekukotasunak ezagutzeko.
  • Hirugarren eta azkenik, hori guztia euskaraz –euskara hutsez– izan zedin nahi genuen, lehenik eta behin garai haietako gizartea Beterri-Aiztondon euskalduna zelako ia osorik eta, hain zuzen ere horregatik, garai hartako belaunaldiari orain arte sarritan ukatua ikusi duen bere euskalduntasuna duin itzuli nahi geniolako, gisa horretarako azal zedin herritarren aurrean.

Etimologia

Lumane izeneko etxea Villabonako parroki berriaren ondoan zegoen, saihets batean, eta Amasa eta Villabonaren arteko muga egiten zuen. Gaur egun desagertua da, geroztik herrian beste etxe batek haren izena hartu zuen arren. Hortik hartu zuen izena gure aldizkariak, 2004-2006 urte bitartean denetara 20 zenbaki argitara eman zituena, zenbaki bakoitzetik 1400 ale argitaratuz.

Ainhoa Arozena Gabirondo villabonatarrak zuzendu eta idatzi zuen argitalpena eta honako herritarrek esku hartu zuten bere lekukotasuna emanez:

  • ZALAKAIN ODRIOZOLA, Mª Luisa
  • YARZA ZENDOIA, Encarna
  • UGARTEMENDIA TOLOSA, Joxe
  • UGARTE JAUREGI, Anjelito
  • MENDIZABAL ZENDOIA, Maritxu
  • LERTXUNDI SUBINAS, Migel
  • LASKURAIN IDIGORAS, Martin
  • LASA MOROTEGI, Pepita
  • LASA IRASTORTZA, Pakita
  • IRIBAR PERURENA, Pello
  • GONZÁLEZ ODRIOZOLA, Maritxu
  • GARATE ELOLA, Roberto “Amallu”
  • ETXENIKE ETXEBERRIA, Pako
  • EGIÑO LASAGA, Anjel
  • BERAZA IGUARAN, Isabel
  • BERASALUZE ZALDUA, Jabier
  • ARRATIBEL EPELDE, Pedro

Jarraian dituzu argitara emandako zenbakiak.

0

2004ko azaroaren 7a

Aurkezpena

1

2004ko abenduaren 6a

Musika

2

2005eko urtarrilaren 9a

Atzoko Amasa eta Villabona

3

2005eko otsailaren 6a

Baserria

4

2005eko martxoaren 6a

Eskola

5

2005eko apirilaren 10a

Errebotea

6

2005eko maiatzaren 8a

Jolasak

7

2005eko ekainaren 5a

Kirolak eta apustuak

8

2005eko uztailaren 3a

Santioak

9

2005eko irailaren 4a

Erlijioa (1)

10

2005eko urriaren 2a

Erlijioa (2)

11

2005eko azaroaren 6a

Samartiñak

12

2005eko abenduaren 4a

Gabonak

13

2006ko urtarrilaren 8a

Antzinako lanbideak

14

2006ko otsailaren 5a

Lantegiak

15

2006ko martxoaren 5a

Etxeko lanak

16

2006ko apirilaren 9a

Zerbitzuak

17

2006ko maiatzaren 7a

Desagertutako txokoak

18

2006ko ekainaren 4a

Jai egunetako ohiturak

19

2006ko uztailaren 2a

36ko Gerra

20

2006ko irailaren 3a

Gerra ondorena

Manuel Larramendi Kultur Bazkuna


Zizurkil

Andoain

Urnieta