Jarduerak >>


Argitalpenak

Aldizkariak

Aiurri

1994an sorturikoa Beterri-Aiztondoko hamaboskaria da, herri horietan guztietan harpidedunei banatzen zaiena.

2004an, berriz, Andoainen eta Urnietan –Beterri-Buruntza– Aiurri astekaria sortu zuen, astero-astero argia ikusten duen tabloide formatoko astekaria. Beraz, Beterrin, Aiztondo eta Buruntza eskualdeen arteko lotura edo gontz izateaz gain herri nagusi den Andoainen, hamaboskaria –aldizkari formatoan– eta astekaria, biak ala biak jasotzen dituzte harpidedunek.

Aiurri txiki

Aiurri bada ere etxeko txikienei, 4 eta 7 urte bitarteko haurrei zuzenduriko marrazki eta jolas aldizkaritxoa, Aiurri-txiki izenekoa, urtean lautan argia ikusten duena. Beterri-Aiztondo eta Beterri-Buruntza osoan banatzen da, baita Euskal Herrian barrena beste hainbat lekutan ere, bereziki ikastetxeen bitartez. Sarean ikusi ahal izateko www.aiurritxiki.com-en egizu klik.

Urtekaria

Aiurrik, gainera, bere urtekaria ere badu, aldizkari formatoan eskualde osoan banatu ohi dena urtarrilean.

Webgunea

Azkenik, Aiurri.com webgunea aipatu behar dugu eta egitasmoan dugun Aiurri.tv. Aiurri.com webguneak Aiurriren unibertso osoa hartzen du, alegia, Beterrin hartzen dituen zazpi herriak, eta hainbat urte dira beterritar askoren etxeetan zabaltzen dela unean uneko albiste eta informazioa eskuratzeko. Aiurri.tv oraindik prestatzen ari gara eta ezin ikusiko duzu oraingoz.

www.aiurri.com gunera joateko egizu klik hemen eta bertan izango zara!

Mila esker zure arretagatik!!

Liburuak

Erretratu zaharren liburua

  1. Beterri-Aiztondoko erretratu zaharrak
  2. Urnietako erretratu zaharrak
  3. Amasa-Villabonako erretratu zaharrak


Saiakera lanak

  1. Aita Manuel Larramendi: Bizitza eta obra.
    Lasa Bergara, Xabier. 1990
  2. Gerra zibila andoaindarren begietatik.
    Lasa Bergara, Xabier. 1994
  3. Rikardo Arregi: gizona ela garaia.
    Askoren artean. 1996
  4. Julian Lizardi, martiri asteasuarra.
    Achón Insausti, Jose Angel;
    Arrieta Alberdi, Leire. 1998.
  5. Begi kolpea: Teodoro Hemandorenaren biografia.
    Lasa Bergara, Xabier. 2008
  6. Larraul, historia baten hasiera.
    Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. 2010
  7. Fraisoroko amak, Fraisoroko haurrak
    García Magriñá, Eva. 2011

Lekukotzak

1

Otso beltza

2

Agustin Leitza

Berez behar Villabonakoa

3

Berez behar Villabonakoa

Axeri-Dantza

4

Axeri-Dantza

Migel Otegi, Txinako zizurkildarra

5

Migel Otegi, Txinako zizurkildarra

Pepe Andoain

6

Pepe Andoain

Herio

7

Herio

Euskaldunen errebotea

8

Euskaldunen errebotea

Manuel Larramendi Kultur Bazkuna


Zizurkil

Andoain

Urnieta