Jarduerak >>


111 Akademia

Euskal literaturazaleak elkartzen ditu 111 Akademiak. 2008. urtean sortu zuen akademia Manuel Larramendi Kultur Bazkunak eta Euskal Herriko zazpi herrialdeetako literaturazaleak elkartzen ditu. Une honetan 170etik gora, gehienak Gipuzkoan. Baina Larramendi Bazkunak ez zuen 111 Akademia hutsean sortu; 1996. urteaz geroztik Beterriko Liburua izeneko literatur saria antolatzen zuen, zeinaren helburua euskal literaturgintzan urte beteko uztak utzitako liburuen artetik irakurleek gogokoen dutena saritzea izan den. 1998. urtetik aurrera izen bereko aldizkaria argitaratzen hasi zen eta, horrela, apurka-apurka, gerora 111 Akademia izango zenari gorputza eman zion.

Webgunea

111 Akademiak, baina, badu bere webgunea, eta bertan aurkituko duzu Akademiari eta bere jardun eta lan-egitarauari buruzko albiste oro. Hemen klik egin besterik ez bertara joateko!!

111.akademia.com

Manuel Larramendi Kultur Bazkuna


Zizurkil

Andoain

Urnieta